Lanetik eratorritako diru sarrerez gain, beste bi motatako diru sarrerak ere jaso ditzakete elbarritasunen bat dutenek. Azterlanaren arabera, diru sarrera kontributiboak dira garrantzitsuenak.
Kontributiboak: Hamar pertsonatik zortzik diru sarrera kontributiboak kobratzen dituzte. Eta jasotako 100 eurotik ia 70 diru sarrera horiei dagozkie. Bizitzan zehar kotizatu dutenaren arabera kalkulatzen da diru sarrera hori. Besteak beste, langabeziagatik emandako prestazio guztiak eta pentsioak dira.
Ez-kontributiboak: Gizarte babeserako prestazioak dira diru sarrera ez-kontributiboak. Kasu honetan, kotizazioa ez da kontuan hartzen, kopurua ez baita aldatzen. Diru sarrera horiek ugariagoak dira elbarrien artean —bostetik batek jasotzen ditu—, elbarritasunik ez dutenen artean baino—hamarretik batek baino gutxiagok jasotzen ditu—.
Gazteen egoera
Nabarmentzekoa da gazteen egoera. Desgaitasunen bat dutenen artean, 18 eta 24 urte bitartekoen %31k jasotzen dute lan jardueratik datorren diru sarreraren bat; desgaitasunik gabekoen artean, berriz, ehunekoa %56,5 da. Bestalde, 25 eta 34 urte bitartekoetan, elbarritasunen bat dutenen %58,5ek jasotzen dituzte mota horretako diru sarrerak; eta elbarritasunik ez dutenen %83,4k. Oro har, lan egiteko adinean dauden herritarrak kontuan hartuz gero —25 eta 64 urte bitartekoak, alegia—, desberdintasuna urtean 8.000 eta 12.500 euro bitartekoa da.
DIRU SARRERAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu