Dutxa hartzeko aukerarik ez Iruñean

2023ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Iruñeko Paris 365 jangela solidarioak etxegabeek pairatzen dituzten arazoak salatu ditu: «Iruñean, kalean dauden pertsona gehienek ez dute dutxatzeko aukerarik». Maiatzera arte, etxegabeek Caritasek kudeatutako San Miguel zentroan hartzen zuten dutxa, eta arropa doan garbitzeko aukera ere bazuten. Hilabete horretan zentroa itxi zuten eta, ordutik, etxegabeek ez dute dutxa hartzeko aukerarik. Arazoa «larriagotu» egin da udako bero boladetan: «Etengabe izerditan egoteak, ezin freskatzeak eta arropa garbitzeko zein lehortzeko aukerarik ez izateak erabiltzaileei sarna, onddoak eta infekzioak eragin dizkie». Iruñeko Udalak ez duenez beste zerbitzurik eskaini, Paris 365ek erabaki du bere gain hartuko duela kalean dauden erabiltzaile guztien hiru dutxaren eta asteko arropa garbitu eta lehortzearen kostua. Era berean, Nafarroako Gobernuak «etxegabeen errealitate berria modu integralean» lantzeko nahia erakutsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.