Etengabe aldatzen den mundu honetan, hezkuntzak gidatu behar du aldaketa. Tolosako (Gipuzkoa) Inmakulada Lanbide Ikastolan berrikuntzaren, bikaintasunaren eta iraunkortasunaren erreferente da, eta etorkizuneko beharrei erantzuten dien hezkuntza eskaintza malgua du.
Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastolaren ikuspegia biharko erronkei aurre egiteko antolakuntza-eredu aurreratu eta adimentsu batean argi oinarritzen da, bikaintasuna, erantzuteko azkartasuna eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza eraginkorra bermatuz.
Inmakulada Lanbide Ikastolan, Suhar hezkuntza proiektuan oinarriturik, arlo pertsonala, profesionala eta soziala garatzen dituzte testuinguru malgu eta aberatsen bidez. Hezkuntza komunitatearen ongizatea lehentasuna izanik, ingurune seguruak, inklusiboak eta motibatzaileak dituzte ardatz, non autozaintza estrategiak garatzea den helburua.
Ikasleen trebetasun teknikoak eta bizitzarako funtsezkoak diren gaitasunak sendotuko dituen irakaskuntzaren aldeko apustua egiten dute Inmakulada Lanbide Ikastolan, etorkizuneko profesionalei edozein testuingurutan arrakastaz moldatzeko aukera emango diena trebetasun horien garapena izango baita.
Hezkuntza ereduaren zutabe dituzte metodologia aktiboak, non ikasleek bere ikaskuntza prozesuan rol protagonista duten, eta hezkuntza kooperatiboa. Errealitatearen egoera konplexuak gelaratzeko diziplina arteko ikuspegia bultzatzen dute, arazoei ikuspegi askotatik heltzeko aukera emanez, ikasleak ingurunearen eraldatzaile agente aktiboak izan daitezen.
Eraldaketa digitaleko estrategiaren barne, azpiegitura aurrerakoiez hornitu dute Inmakulada Lanbide Ikastola, gela interaktiboa adibide gisa, hezkuntza prozesua indartzeko eta eraginkortasuna hobetzeko.
Erreferentziazko zentroa izateak jasangarritasunarekiko konpromiso sendoa ere eskatzen du. «Aurrera goaz ekonomia zirkularra ezartzen, gure ingurumen inpaktua minimizatuz eta baliabideen kontsumo arduratsua sustatuz», Ana Mongek, Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastolako zuzendariak azpimarratu duenez.
Inmakulada ikastolaren xedea da ikasleen enplegagarritasuna eta laneratzea bermatzea, eta horretarako enpresen beharrei erantzuten diete, prestaketan ere inplikatuz. Horrela, ziklo guztietan laneratze tasa altuak mantendu dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoen gainetik.
Ateak zabalik kalitatezko hezkuntza nahi dutenentzat
Inmakulada ikastolako ateak zabalik daude etorkizuneko beharretara egokitutako kalitatezko hezkuntza nahi dutenentzat. «Eraldaketa honetan abangoardian gaude, hezkuntzarekiko gure konpromisoa sendoa da, eta gure Lanbide Heziketako eskaintza indartzen jarraituko dugu, ikasleak gizartearen eta lan merkatuaren beharrak betetzeko prest egon daitezen».
Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola ikasle guztientzako ikastetxea da: «Inklusioa da gure funtsa, eta aniztasuna gure indarra».