Eduki babestua

Eroskik bere hornitzaileen iraunkortasuna bultzatzen du

Eroski kooperatibaren helburua da nekazaritzako elikagaien ekoizleei laguntzea ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren aldeko jarduna hobetzeko garaian.

Eusko Label sor-markako barazkiak, Eroskiren saltoki batean. EROSKI
2023ko urtarrilaren 19a
13:49
Entzun

Eroski kooperatibak konpromiso sendoa du osasuna zaindu eta iraunkortasuna sustatzeko. Horrela, beste tresna bat jarri du martxan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), nekazaritzako elikagaien ekoizle direnen zerbitzura. Haren bidez, ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren alde egiten dutena ebaluatzeko modua izango dute nekazaritzako elikagaien arloko enpresek, ESG irizpideak aintzat hartuta. Sigla horiek Environmental, Social eta Governance ingelesezko hitzak adierazten dituzte, eta erreferentzia egiten diete konpainia bat iraunkorra izateko kontuan izan behar diren faktoreei, hau da, gizartea, ingurumena eta gobernu ona.

«Eroskik tokiko ekoizleekin lankidetza estuan jardun nahi du, eta gonbidatzen ditugu programa honetan parte hartzera, elkarrekin lan egin dezagun iraunkortasunerantz, zeina aldi berean baita gaur egungo kontsumitzailearen lehendabiziko kezketako bat. EAEn nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzen eta babesten duen ezinbesteko pieza gara, eta tokiko ekoizleak eta iraunkortasuna sustatzea ardatz estrategikoak dira Eroskirentzat», azaldu du Asun Bastidak, Eroskiko tokiko produktuen zuzendari komertzialak.

Proiektu honen bitartez, abiaburuan, sei alderdi ebaluatuko zaizkie nekazaritzako elikagaien 200 bat ekoizleri, eta alderdi horiek nola hobetu ditzaketen zedarrituko da. Helburu nagusiak hauek dira: Eroskirekin diharduten tokiko ekoizleen enpresak gehiago ezagutzea eta konpromisoa areagotzea, prestakuntza eta babesa ematea etengabe hobetzen joan daitezen, produktuen kalitatea handitzen eta ingurumen eta gizarte arloetan portaera hobetzen laguntzea eta gidatzea, eta hornidura katean gardentasun handiagoa lortzea.

Tresna berria iaz aurkeztu zitzaien ehun bat euskal ekoizleri. Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoen Ihobe sozietate publikoko ekonomia zirkularreko zuzendariak ere parte hartu zuen, Jose Maria Fernandezek.

Ordurako, hogei bat euskal ekoizlek probatua zuten programa. «Elkarrekin lanean eman ditugun urte hauetan jaso dugun laguntza eskertu nahi diogu Eroskiri, batik bat tresna honekin eman digun babesa eta jarraipena, hazten jarraitzeko aukera eman baitigu», Gomiztegi kooperatibako arduradun Batis Otaegiren hitzetan.

Proiektua aurreneko fasean dago, diagnostikoan, eta helburua da ekoizleen egoera zertan den identifikatzea kalitatearen eta iraunkortasunaren arloetan, ondoren etengabeko hobekuntzan laguntzeko. Alde horretatik, hornitzaileei inprimaki bat bidaliko zaie online, ingurumenaren, gizartearen eta gobernu onaren alderdiei buruzkoa. Informazioa jaso ondoren, Eroskik bigarren fasea jarriko du martxan, diagnostikoaren txostena. Helburua da ekoizleei jakinaraztea zertan diren eta zer daukaten hobetzeko.

Ondoren, hobekuntza eremuak detektatuta, Eroskik hirugarren fasea gauzatuko du, prestakuntzarena, nola eta webinarren, buletinen eta jardunaldien bitartez, ekoizleei beren langileen gaitasuna errazteko eta produktuetan eta prozesuetan hobekuntzak aurrera eramateko. Laguntza programa hori jarraitua izango da, diagnostikoa eguneratuta egoteko eta denboran aldatzen diren interesen araberako edukiak emateko.

Janari banatzaileetan lehena EAE-n

Eroskiren politika komertzialak ahal den gehiena indartzen ditu tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortzeko eta nekazaritzako elikagaiak, gizartea eta ekonomia garatzen laguntzeko. Eredu horrek oso dibertsifikatuta dagoen tokiko nekazaritza-ehuna bultzatzen du, zeina giltzarria baita sektorearen iraunkortasunerako.

EAEn, kooperatiba izaera duen lehen banatzailea da Eroski, eta liderra elikagaien banaketan. Horrela, Eroskik 8.000 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta EAEko 1.650 hornitzaile ingururekin dihardu, haiei 730 milioi eurotik gorako erosketa eginez urtero.

Eroski kooperatibak guztira 412 saltoki ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hala nola supermerkatu eta hipermerkatu propioak nahiz frankiziatuak, cash & carry-ak, gasolindegiak, optikak, Forum Sport dendak eta Dooers dendak, baita online supermerkatua ere. Halaber, Eroski Cluben fidelizazio programak milioi bat bezero-bazkide inguru ditu EAEn.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.eroski.es.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.