Euskal produktuak

Euskal kola, freskagarri bikaina

Euskola markak Euskal Herrian ekoitzitako kola edari freskagarri bikaina merkaturatzen du, Euskola Original eta Euskola Zero izenpean.

Euskola Original botila. SABINA HOURCADE
2020ko abenduaren 18a
09:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herrian ekoitzitako kola edari freskagarri ederra eskaintzen du Euskola markak, bi motatakoa; Euskola Original izenekoa eta Euskola Zero izenekoa. Euskolak Bardozen (Lapurdi) dauka bere produkzio gunea, eta bertako ekoizpen dinamikan murgildurik dago.

Urte honen hasiera Euskola markarentzat garai garrantzitsua izan da. Edari orekatua eskaintzeko helburuarekin, kola edaria egiteko bere errezeta berriz landu du. Horrela, Euskola Original izenekoa lurrin naturalekin egina da, eta kola edari industrialek baino %15 azukre gutxiago du.

Halaber, Euskal Herriko azukrerik gabeko lehen kola eskaintzeko asmoz, Euskola Zero izeneko edaria ekoizteko errezeta bat sortu dute. Kaloria gutxiago duen edari freskagarria da, egarriari aurre egiteko eta osasuna zaintzeko ezin hobea.

Bai Euskola Original bai Euskola Zero edariak 33 zentilitroko eta litro bateko PET plastikozko botiletan eskura daitezke, eta 33 zentilitroko berinazko botiletan ere bai.

Basajaunaren omenez

Berritze horrek Euskola markaren irudi eta nortasun berriekin bat egiten du, non Basajauna pertsonaia nagusia den, eta pop gisako etiketa grafiko batean irudikatua den. «Euskal mitologiarekin jolastuz, Euskolak pertsonaia jakintsu honi omenaldi bat egiten dio», Euskola markako arduradunen hitzetan.

Basajaunek, oihaneko jaunak, mendiaren ezagutzaile handia izanik, euskal mendiak eta Pirinioak zeharkatzen zituen indarrik egin gabe. Bere ikaragarrizko gorputza, erraldoia eta iletsua, ezaguna da. Euskal mendietan bizi izan da gaur egungo pertsonak baino lehen. Jakintsu handia izanik, nekazaritza, burdingintza eta errotaritza teknikak deskubritu zituen. Gizakiak, amarruz eta desafioekin, Basajaunen jakintza ebasten saiatu ziren.

Hain zuzen ere, Euskola edariarekin, gorazarre egiten diote Basajauni: «Gure izaki maitagarriari, lurrina naturalekin Euskal Herrian produzitua, Bardozen. Basajauni esker, Euskolaren errezeta sekretu berezia badugu, eta babestuko dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.