Oporrak Euskal Herrian

Euskal Pass, funtsezkoa Euskal Herrian

Ipar Euskal Herriko turismo bulegoek txartel bat sortu dute lurraldeko tokirik esanguratsuenak eroso eta asko ordaindu gabe ezagutzeko. Mugikorrerako aplikazio bat sortu dute.

Mauleko gaztelua da bisitatu daitekeen ondareetako bat. EUSKAL ELKARGOKO TURISMO BULEGOA
2021eko ekainaren 14a
09:47
Entzun

Iparraldea bisitatzeko gogoa duzu? Euskal PassIpar Euskal HerrikoCity Pass-a da, abantaila ugari dituen txartela: lurralde osoko natur, kultur eta ondare gune nagusiak bisitatuta eta ezagututa, ibiltaritza eta aurkikuntza sustatzen dituena.

Txartel honek bi abantaila ditu: batetik, ekonomikoki, prezio oso baxuan bisita asko egiteko aukera ematen dizu; bestetik, oso erosoa da, txartela erosterakoan bakarrik ordaintzen baituzu, eta, diru horrekin, nahi duzuna erreserba dezakezu.

Bi produktu daude eskuragarri helduentzat eta haurrentzat diren tarifetan: Euskal Pass 48 ordu, zeina lehenengo bisitatik hasita 48 orduan erabil dezakezun; eta Euskal Pass 5 egun, lehenengo bisitatik hasita 5 egunean erabil dezakezuna.

Zer bisitatu Euskal Pass txartelarekin?

Ozeanoaren Hiria, Sarako eta Vernako kobazuloak, Arnaga etxea, Urtubia, Bidaxune edo Mauleko gazteluak, Euskal Museoa, 30 gune natural edo ondare inguru, eta hogei bat bisita gidatuak eta komentatuak, Euskal Herri osoan zehar banatuta. Beraz, Euskal Pass, aldi berean, Baionako City Pass, Biarrizko City Pass eta Donibane Lohizune City Pass ere bada.

30 gune natural baino gehiagotara joan daiteke Euskal Pass txartelarekin. EUSKAL ELKARGOKO TURISMO BULEGOA

Nola erabili Euskal Pass?

Euskal Pass, Euskadiko Turismo Bulegoak garatua, gune batean lehenengo aldiz sartzean aktibatzen da. Nahi duzun hiru lekutako sarbidean, jarraian zerrendatzen diren sei lekuetatik: Ozeanoaren Hiria, Arnaga etxea, Sarako kobazuloak, Vernako kobazuloak, Donibane Lohizuneko itsas bidaia eta Wow abentura parkea.

Aipatutako gainerako leku guztietarako sarbidea doakoa da (toki bakoitzerako sarrera bat).

Non eskura dezaket Euskal Pass?

Txartel hau gida turistiko bat nahiz bidaia egunkari digital bat da, eta Iparraldeko edozein turismo bulegotan edota Euskal Pass mugikorrerako aplikazioan eskura dezakezu. Erabiltzaileari ondorengo gauzak egiteko aukera eskaintzen dio:
• Irekiera ordutegiak begiratu.
• Txartelan barne dauden leku eta monumentuak lokalizatu.
• Bisitatutako tokien historiaren inguruko informazio zehatzago bat izan.
• Txartela modu desmaterializatuan izan, QR kode baten bidez, aplikazioa izatean.
Geolokalizazio funtzioa aktibatuta, gertuen dituzun guneak aurki ditzakezu.
Aplikazio hau doakoa da, eta lineaz kanpoko sarbidea eskuragarri dago IOS eta Android-en.
Informazio gehiago: www.euskalpass.com/lang/eu edo www.en-pays-basque.fr/eu webguneetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.