Euskal Produktuak

Euskal trufaren paradisua

Miarritzen, Angelun eta Baionan ditu dendak Maison Balme etxeak.

Maison Balmeren Miarritzeko denda. MAISON BALME
Maison Balme.
2019ko abenduaren 16a
09:54
Entzun

Erabilitako produktuen kalitateak egiten ditu euskal jakiak horren ezagun. Produktuen berezkotasunari zukurik gehien ateratzean dago zapore ezin hobe horien giltza. Euskal Herrian haragi eta barazki aukera ederra dago, baina sarri ahaztu egiten ditugu bestelako produktu zoragarriak; esaterako, trufa. Frantziako Proventza eskualdean hasi ziren trufa lantzen, duela mende bete. Lau belaunaldik baino gehiagok lurraren aberastasuna ustiatu izan dute gaurdaino, helburu tinko batekin: lehengai misteriotsu eta prestu horren onena herritarrei eskaintzea. Helburu berberarekin sortu zuten Thomas proventzarrak eta Mikel euskaldunak Maison Balme enpresa, 2013. urtean, Miarritzen. Thomasen Proventzako trufaren kultura eta Mikelen euskal gastronomiaren fusioaren ondorioa da enpresa. Bi pasioak bat eginda, trufaren goren plazera lortzen dute Miarritzen bihotzean, Maison Balme etxearen bidez. Halaber, Miarritzen ez ezik, Baionan eta Angelun ere badauzkate dendak, bai eta Frantziako Estatuan ere, beste hiru: Parisen, Bordelen eta Akizen, hain zuzen ere. Miarritzeko, Angeluko eta Baionako dendetan modu askotan lantzen dute trufa, iradokizunak, partekatzea, profesionaltasuna, umorea eta elkarbizitza oinarri hartuta. Gazte langile eta gastronomiaren maitaleek mimoz lantzen dituzte produktuak Maison Balme etxean. Frantziako merkatuan izen ona badute, azoketan eta merkatuetan produktuak saltzen jarrita. Haien salmenta postuak leku bikainak dira elkarbizitzarako, aldaketarako eta transmisiorako.

Diamante beltza

Trufak eta goi mailako produktuak dituztenentzat ezin hobea da Maison Balme etxea. Helburu nagusitzat du trufa ezagutaraztea eta zabaltzea, eta izen ona lortzea merkatuan, betiere goi mailako produktutzat hartuta. Tradizioan oinarritutako produktua oraindik indartu gabe dago, eta Maison Balme etxekoek uste dute trufa edo diamante beltza munduari erakusteko garaia dela. Produktu trufadunen aukera aldatu egiten dute urte sasoiaren arabera, trufa bera ere aldatu egiten baita: gazta aukera zabala, gurina, gibel-orea, oliba olioa, mortadela, iberikoak, saltxitxoia eta urdaiazpikoa, besteak beste. Dastatzeko produktu aukera ere eskaintzen dute: entsalada, risottoa, gazta eta haragi taula, tortilla… Dastaketen helburua da trufa modu anitzetan ezagutzea, eta jabetzea zer-nolako indarra izan dezakeen gastronomian. Dendetara edo azoketara joaterik ez dutenek Internet bidez eros ditzakete Maison Balmeren produktuak, haien webgune ofizialean. Zaporea eta kalitatea dira nagusi Maison Balmen. Aukeraketa zorrotza egin eta merkaturatzeko bidean irizpide zehatzak betetzen dituzte produktuek. Jatorrian jartzen dute indarra, Miarritzen eta inguruetan sortutako euskal produktuak izanik, eta hartu-emanetan aritu diren ekoizleen lana txalotzen dute merkaturatutako produktu bakoitzarekin.

Azken batean, kalitaterik oneneko produktuak ekoiztea da enpresaren helburu nagusia, eta ekoizpen kate luzeak amaitzea. Lan horretan, Maison Balmek lehentasuntzat du ingurunea zaintzea eta, nola ez, euskal ekonomia garatzea. Itxuraz aurkakoak diruditen bi munduren arteko nahasketaren emaitza da Maison Balme: trufak dakarren luxu misteriotsua eta egungo irisgarritasuna ordezkarien bitartez. Trufaren transmisiorako tresna da enpresa; dotorezia eta leuntasuna ditu oinarri. Frantziako Estatuan erreferentziazko bihurtu nahi du enpresak, eta Euskal Herrian produktua zabaldu eta gastronomiaren parte ukaezin bilakatu, Miarritzeko bihotzetik hasita.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.maisonbalme.com

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.