Fagor

Euskaraldia, lanean jarraitzeko ariketa

Fagorrek alor sozioekonomikoan euskararen aldeko konpromisoa berretsia badu ere, datorren Euskaraldian lan egingo du euskararen erabileran jauzi bat egiteko baldintza egokiak sortzeko.

Fagor-eko Euskaraldiko hamaikakoa. FAGOR
Fagorreko Euskaraldiko hamaikakoa. FAGOR
2025eko maiatzaren 14a
11:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Fagorrek berretsia du alor sozioekonomikotik euskararen normalizazioan eragiteko konpromisoa. Besteak beste, urteetako ibilbidean hainbat aitortza jasoak ditu (2021eko Abadia saria, kasurako); talde barnean abiaraziriko politikei eta egindako lanari esker, kooperatiba guztiek dute goi mailako Bikain euskararen kalitate ziurtagiria; bestalde, Fagor eragile da euskararen aldeko politiketan, eta, partaide erakunde publikoetako ordezkariek eta askotariko eragileek osaturiko guneetan (Gipuzkoa Berdinago, Indeus, Euskaragileak...). Baina Fagor Taldearen konpromisoa ez da bakarrik erakundeen esparrura mugatzen.

Horrela, datozen asteetan, Fagor Taldeko zortzi kooperatibek jardungo dute Euskaraldian murgildurik. Gainera, oinarrizko egitekoetatik —kideak Euskaraldiaren inguruan informatzea, prestatzea eta ariketa ikusgarri egitea— haragoko lanketa sakon bat egiteko konpromisoa hartu dute kooperatiba horiek guztiek, euskararen erabilera indartzeko helburuz. Ez da erronka makala, eta, kontuan hartuta Euskal Herriko kooperatiba talde industrialik handiena dela, Fagorrek ekarpen esanguratsua egin diezaioke Euskaraldiari.

Taldearen konpromisoa

Oro har, datozen egunetan, kooperatiba taldeko askotariko profilek jardungo dute ariketa sozialean murgilduta, eta lankideen artean erlazionatzeko hizkuntzan eragitea espero dute Fagorreko kideek. «Adibidez, ariketak aukera eskaintzen du euskara mailarekin konfiantzarik ez dutelako-edo lankideekin euskaraz aritzeko urratsa egin ez dutenek errazago eta erosoago egin dezaten urrats hori, eta euskaraz ondo dakitenek gutxiago dakitenekin euskaraz jarduteko urratsa egin dezaten, ariketak sortzen duen testuingurua baliatuz.

Euskaraldian egindako ariketak eragina izan dezake hortik aurrerako harremanetan», azaldu dute Fagorreko ordezkariek.
Fagorreko kideen %80k dakite euskaraz —5.245 langile ditu Euskal Herrian—, eta %50ekoa da ahozko erabilera orokorra —kooperatibako organo nagusienetan, berriz, %80tik gorakoa da ahozko erabilera—. Horretan zerikusia du urteetan erakunde gisa euskara planei eskaini zaien sostenguak, baita eman zaien garrantziak ere.


Euskara eta Euskaraldia, Fagorreko kideen ahotan

Marianna Yanveldt. Fagor Arrasate, teknikari komertziala. Belarriprest

MARINA YANDVELT. FAGOR EUSKARALDIA
MARINA YANDVELT. FAGOR EUSKARALDIA

 

 

 

 

 

«Niretzat, euskara ate magiko bat da Euskal Herrira sartzeko eta hemengo jendea bere modu autentikoan ikusteko».

Ana de Palacio Alvarez. Fagor Automation, fabrikazioa. Belarriprest

ANA PALACIOS
ANA PALACIOS. FAGOR EUSKARALDIA

 

«Garrantzitsua da lankideen artean euskaraz hitz egin ahal izatea. Nirekin ere egin daiteke euskaraz».

Oihana Arietaleanizbeaskoa Marrodan. Fagor Taldeko Kontseilu Sozialeko burua. Ahobizi

 
OIHANA ARIETALENIZBESKOA. FAGOR EUSKARALDIA
OIHANA ARIETALENIZBESKOA. FAGOR EUSKARALDIA

 

 

 

 

 

 

«Gure kooperatibetan, eta gizartean oro har, ezinbestekoa da euskaldunon leialtasuna indartzea. Hori egin ezean, euskaraz ez dakienari ezer gutxi eska diezaiokegu»

Joxean Alustiza Usandizaga. Fagor Taldeko presidentea. Ahobizi

 
JOXEAN ALUSTIZA. FAGOR EUSKARALDIA
JOXEAN ALUSTIZA. FAGOR EUSKARALDIA

 

 

 

 

 

«Ariketa kontziente honek, besteak beste, elkarrizketa elebidunen garrantzia ikusarazten lagunduko digu, batez ere horiek hizkuntza ohiturak aldatzea ekarri badute»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.