Eroski

Eusko Label hegaluzea eskura daiteke EROSKIren saltokietan

EROSKIk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zabalik dituen 182 saltokietako arrandegietan Eusko Label kalitate zigilua duen hegaluzea eskura daiteke. EROSKI NATUR marka propioarekin dago salgai.

Eusko Label sor-markako hegaluzea
Eusko Label sor-markako hegaluzea EROSKIren saltoki bateko arrandegian. MITXI
2025eko uztailaren 24a
08:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Aurten ere, EROSKIk eta Eusko Jaurlaritzak, Hazi fundazioren bitartez, Eusko Label kalitate zigilua duen hegaluzea EROSKIren dendetan saltzearen aldeko apustua egin dute. Horrela, EROSKIk Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dituen 182 saltokietako arrandegietan eskura daiteke Eusko Label sor-markako hegaluze bikaina. Produktu freskoetarako EROSKI NATUR marka propioarekin dago salgai.

Hegaluzea Eusko Label zigiluarekin salduta, tokiko produktuaren eta ekonomiaren aldeko beste pauso bat eman du EROSKIk sasoiko produktua sustatzeko. «Gure hegaluzea beste behin kalitatezko marka batekin merkaturatzen dugu, hau da, Eusko Label sor-markarekin; horrek sinesgarritasuna, konfiantza eta fideltasuna ematen dizkigu», esan du EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

Kalitate handiko arraina

Eusko Label zigilua duen hegaluzea kalitate handiko arraina da, banan-banan arrantzatua baitago, arrantza modu tradizionalekin: kanabera (beita biziarekin) eta xaxian. Metodook, arrantzaren kalitatea hobetu ez ezik, arrantza egiteko lekuetako iraunkortasuna bermatzen dute, eta itsas baliabideak gordetzen. Eusko Label markako arraina zein den ezagutzeko, buztanean segurtasun zigilu bat darama, ezin bortxatuzkoa, Eusko Labelaren zigiluarekin eta beste datu batzuekin; adibidez, kontrol zenbakia. Zenbaki horren eta www.hazi.eus webgunearen bitartez, gainera, jakin ahal izango dira espeziea zein den, itsasontziaren izena, non porturatu den, porturatze data, kofradiaren izena, arrantza eremua eta arrantza mota.

«EROSKIren politika beti izan da Eusko Label kalitate zigilua duten produktuen aldekoa. Apustu horrekin bermatu egin nahi da produktuaren beraren ekoizpena eta iraunkortasuna, baita ekoizlearena eta inguruarena ere, kalitaterik eta hurbiltasunik handiena bilatuz eta inbertsioak eginez belaunaldi berrien eta berrikuntzaren alde», azpimarratu du Bastidak. Gainera, hegaluzeak EROSKIren NATUR zigilua eraman dezan, MSC ziurtagiria eduki behar du, arrantza eredu iraunkorraren bermea baita.

Iaz, EROSKIk 900 tona hegaluze inguru saldu zituen, kasik horien erdiak Eusko Label zigiluarekin. «Datu horrek erakusten du nolako konpromisoa duten kooperatibak eta bezeroek, kalitate estandarrik handienak betetzen dituen produktuaren alde egiten baitute. Kontuan izan behar da egunero ez dela ateratzen enkantean Eusko Labela duen hegaluzea; hortaz, egun batzuetan ez da erosteko aukerarik izaten», Bastidaren hitzetan.

Aurten abiatu berri den kanpainarako, EROSKIk iragartzen du %15 handituko dituela salmentak. «Ekain erditik hona, iaz baino %42 unitate gehiago saldu ditugu. Ikusi beharko dira arrantzaren erritmoa eta kanpainaren iraupena, hortxe egongo baita koska».

EROSKI NATUR

EROSKI NATUR markaren barnean biltzen dira frutategiko produktu freskoak, harategikoak eta arrandegikoak, hemengo jatorria dutenak eta kontserbagarririk eta gehigarririk ez dutenak. Marka horrekin, bermatuta eta kontrolatuta dago produktuek mantendu egiten dituztela zapore naturala ematen dieten ezaugarri organoleptikoak.

EAEko elikagaien banaketan, kooperatiba izaera duen lehen banatzailea da EROSKI eta liderra. Sektore ekonomiko guztiak hartuta, EROSKIk hemengo 1.600 hornitzaile ingururekin dihardu, urtero 800 milioi euro baino gehiagoko erosketak eginez eta lurraldeko 8.000 produktu inguru merkaturatuz.

EAEn 353 saltoki ditu guztira, hala nola, supermerkatu eta hipermerkatu propioak nahiz frankizia erakoak, gasolindegiak, optikak, Forum Sport dendak eta Dooers dendak, baita online supermerkatua ere. EROSKI Cluben fidelizazio programak milioi bat Bezero Bazkide baino gehiago ditu autonomia erkidego honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.