Aldi berean ikastea eta dibertitzea posible da Eureka! Zientzia Museoan. 178 modulu interaktibo baino gehiagoko erakusketa iraunkorraz gain, Animalia aretoa daukagu non ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko diguten.
Azken belaunaldiko 3D Planetariuma ere badu, astronomia irakasteko saioak eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzen dituena.
Azkenik, 300m2-ko eremu ludikoak bisitaria sentsazioz beteriko mundu batera eramango du. Familia eta gazteentzako gune ezin hobea! Bertan aurkituko dituzu F1 auto bat, MAXFLIGHT hegaldi-kabina, ORION ontzia eta MOTO GPko motor bat pilotatzeko aukera. Eta ez ahaztu gure errusiar mendian ibiltzea!
Egitaraua:
Asteburu eta jaiegunetan bisita gidatuak, animazioak eta zientzia-ikuskizunak eskaintzen dira museoan. Gainera, Eureka! Zientzia Museoko ikuskizunek tente jarriko dizute ilea eta zientzia modu dibertigarri batean ikasteko aukera emango dizute. Animatu zaitez!
Egunero irekita
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jai egunetan 11:00etatik 20:00etara.
Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi pasealekua 43
20.009 Donostia
+ 34 943 01 24 78