Artepan enpresak 36 urte daramatza ogia lantzen artisauen moduan. Duela lau hamarkada sortu zuten enpresa, ogi eskaintza murritza zela eta, egoera hobetzeko helburuarekin. Gasteizen izugarrizko harrera izan zuen okindegiak, eta, ordutik, belaunaldien arteko bidea irekita dihardute lanean, goren mailan. Ogia egiteko lasaitasuna da Artepanen sekretua. Bi edo hiru eguneko prozesuaren ondoren ekoizten dute ogia, ez ohiko okindegietan bezala, pare bat ordutan. Ekoizpen prozesua hobetuta lortzen dute ogiaren zaporean eta usainean hobekuntza nabarmenak egitea. Izan ere, Artepaneko okinek Europako okin eskola hoberenetan jaso dute formakuntza. Ore ama eta legamia prestatzeko, orduak behar dira. Ogiaren azukreak disolbatu egiten dira, eta produktu osasungarriagoa lortzen da. Legamiarekin, denborarekin eta tenperaturarekin egiten den jokoa da ogi ona. Zenbat eta denbora gehiago, orduan eta ore ama gutxiago behar da. Joera hori Europako okin onenek sortu dute, eta ogiaren etorkizuna lasaitasun horretan dago. Halaber, gozogintzan ere aritzen da Artepan: maisuen errezetak erabiliz, hostopila, croissantak, panettonea, sagar pastela eta euskal pastela egiten ditu, besteak beste. Duela gutxi, Artepan okindegiko Txema Pascual okinak ongietorria egin dio Xavier Barriga okin katalan ospetsuari Mamia okindegian. Artepanen proiektu berria da Mamia okindegia, eta Gasteizen bertan dago
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.artepan.com.