Euskaldun ugarik ezagutzen dute zimurrak 28 egunean murrizten dituen Serum Origin deituriko seruma, eta ez da harritzekoa. Sibari Republic Arabako kosmetika markak 2018an kaleratu zuenetik, errekor berriak hautsi baititu urtero.
Izan ere, joan den urtean, minutuko unitate bat saltzea lortu zuten, eta urte bat lehenago bi orduko ilarak egon ziren dendetan produktu hori lortzeko. Aurten, Sibari Republic markak iaz aurreratu zuen bezalaxe, hainbat berrikuntza egin ditu Serum Origin-en, jendeari eskatzen duena emateko.
Zertan dautza aldaketak?
Esan bezala, Origin bilduma berria erabiltzaileek eskatzen zituzten aldaketetan oinarritzen da. Sibari Republic-ek 2024. urtearen amaieran azken bi urteetan zituen ideiei forma ematen hasi zen. Aldaketa horiek egin dituzte jada eta hauek dira nondik norako nabarmenenak:
•Formula: Eraginkortasuna da bezeroek gehien aintzat hartzen dutena. Aurreko serumaren formulak zimurren %58 murrizten zituen 28 egunean, baina Sibari Republic-en taldeak urrats bat harago egin du denbora laburragoan zimur kopuru gehiago murrizteko. Horretarako, Serum Origin berriaren formula aldatu dute kontzentratuagoa izan dadin. Formula berri honek aurreko formulako bi pisu molekularretako azido hialuronikoa izateaz gain, hirugarren bat dauka. Azken honek aurreko biak baino askoz ere pisu baxuagoa dauka larruazaleko geruza sakonenetara iritsi eta zimurrak barnealdetik betetzeko. Sibari Republic kosmetika markaren arduradunek erabaki hori nola hartu zuten azaldu dute: «Izugarri gustatzen zaigu gure lana eta egunero hobetzen saiatzen gara. Aurreko serumak lortzen zituen emaitzekin pozik bageunden ere, bagenekien hobeto egin genezakeela eta, horregatik, idea otu bezain laster, lanean jarri ginen. Lan handia egin dugu formula are kontzentratuago bat sortzeko. Orain, oso pisu molekular baxuko azido hialuronikoari esker, larruazalean sakonago sartzeko gai gara, eta, horrek, emaitza hobeak lasterrago lortzen laguntzen digu».
•Tamaina: Formulaz gain, tamaina ere aldatu da Serum Origin serum berrian. Lehengoko produktuak 30 ml zituen, oraingoak 50 ml. Tamaina asko handitu den arren, prezioa ez da gehiegi igo; 115 euro balio zituen lehengokoak eta 130 euro oraingoak; hau da, produktu berriari esker, ia serumaren kopuru bikoitza eramango dugu etxera, baina 15 euro gehiago ordainduta baino ez.
•Ontzi adimenduna: Diseinua ere aldatu egin dute. Orain, erabilerrazagoa izatea gain, produktua babestuagoa dago Airless sistemari esker. Horrek barruan dagoen produktua airearekin kontaktuan egotea ekiditeaz gain, pultsazio bakoitzean beharrezkoa baino ez du ematen, hortaz, ez da produktua alferrik galtzen.
Serum Origin-ek aldaketa gehien jaso dituen produktua den arren, ez da bakarra. Otsailetik agortuta zegoen Calming Cream krema ere aldatuta aurkituko dugu. Azken hori ere, seruma bezalaxe, arestian aipatu dugun ontzi berritzailean topatzeaz gain, espazioa aurrezten duten kutxa berri batean eskura daiteke.
Deskonturekin eskuratu
Bai Serum Origin, bai Calming Cream, nahiz Origin bildumako gainerako produktu guztiak %20ko deskontuarekin eskuratu ahal izango ditugu gaurtik aurrera, eta uztailaren 5era arte, Sibari Republic kosmetika markak helbide hauetan zabalik izango dituen dendetan: Bilboko Iparragirre kaleko 29. zenbakian, Donostiako Hernani kaleko 12. zenbakian eta Gasteizko Dato kaleko 31. zenbakian.
Horiez gain, kolagenozko bildumak nahiz eguzkitik babesteko produktuek ere deskontua izango dute. Hortaz, Sibari Republic-en produktu berritzaileak, zein aldez aurretik ezagunak direnak ere erosteko aukera paregabea izango da gaurtik aurrera.
Ez ezazue galdu Sibari Republic-en zientzialari taldeak Arabako Parke Teknologian sortu eta ekoizten dituen produktu eraginkor hauek probatzeko aukera, eta gerturatu zaitezte uztailaren 5era arte zabalik egongo diren dendetara.