Sibari Republic

Serum Origin, Olentzeroren oparirik aukeratuena

Serum Origin Euskal Herrian formulatu, ekoitzi eta ontziratzen da, eta adinaren seinaleak ezabatzeko oso eraginkorra dela erakutsi da zenbait testen bitartez, 28 egunean zimurrak murrizten baititu.

Sibari Republic
Sibari Republic kosmetika markaren dendetan ilara luzeak sortzen dira haren produktu bikainak lortu ahal izateko. SIBARI REPUBLIC
2024ko abenduaren 16a
05:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Olentzero laster izango da guztion etxean, baina oraindik asko dira zer eskatuko duten erabaki ez dutenak. Zortez gabiltza, Sibari Republic bezalako markek lana errazten baitigute, gure osasuna zaintzeaz gain, geure burua hobeto ikusteko produktuak eskainiz. Haren kosmetiko guztiak emakume zein gizonezkoentzat pentsatuta daude, eta onena: denek pasatu dituzte eraginkortasun testak ikaragarrizko emaitza onak lortuz. Produktu guztiak %50eko deskontuarekin aurkitu ahal izango ditugu Gasteiz eta Bilboko denda fisikoetan, baita www.sibarirepublic.com webgunean BERRIA50 deskontu kupoia erabiliz ere.

Sibari Republic kosmetika marka euskaldun honen produktu guzti-guztiek pasatu dituzte kanpo-laborategiek egindako eraginkortasun testak, eta lortu dituzten datuak ezin hobeak dira. Serum Origin-ek adibidez, 28 egunen buruan zimurren %58, hauek luzeraren %48 eta zimur sakonen %11 murriztea lortzen duela erakutsi du. Datuak bikainak dira adinaren aurkako produktu bat topatzen duten pertsonentzat eta baita hidratatzaile eraginkor bat bilatzen dutenentzat ere: txostenetan jaso dutenez, erabiltzaileek adierazi dute igartzen dutela lehen aplikaziotik larruazalaren hidratazioa eta testura berreskuratzen duela ere.

Aurten Sibari Republic-ek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan eta Iruñean ere zabaldu ditu aldi baterako dendak. Donostian eta Iruñean pentsatu baino lehenago itxi behar izan dute, stock-ik gabe gelditu baitira. «Lehenengo egunetik jende piloa etorri da gure dendetara. Egia esan, ezin gara eskertuago egon. Jendeak ezin hobeto hartu gaitu botgarren urtez, eta, horri esker, salmenta errekor berria lortu dugu. Aurten, minutuko unitate bat saltzera heldu gara», azaldu du Itziar Beitiak, markaren arduradunak.

Gasteizko eta Bilboko dendak, zabalik

Donostiako eta Iruñeko dendak lehenago itxi behar izan dituzten arren, Gasteizkoak eta Bilbokoak zabalik jarraitzen dute, eta %50eko deskontua eskuragarri dute oraindik. Beitiaren hitzetan, dendetako eta webguneko stock-a azkar jaisten ari den arren, Anti-pollution Cleansing Gel-ak izan ezik, gainontzeko erreferentzia guztiek eskuragarri jarraitzen dute. Webgunean deskontuarekin erosi nahi izanez gero, BERRIA50 kupoia erosketa amaitu baino lehen erabiltzea besterik ez da egin behar. Horrek zuzenean erdi prezioan utziko du erosketa saskia.

Dendetan ikusi den bezala, Serum Origin-ek Sibari Republic-en produktu salduena izaten jarraitzen du. Halere, Gabonetako opariei begira, bezero askok produktu hau besteren batekin konbinatu nahi izaten dute. Pertsona hauentzat, marka euskaldunak bi produktuz osatutako nezeser berezi bat sortu du. Produktu sorta honek markaren bi produktu erosienak dakartza: Serum Origin eta Anti-Fatigue Eye Contour. Serumak, zimurrak betetzea lortzen gain, larruazalaren hidratazioa berreskuratzen laguntzen du, eta roll on formatuko begi-ingururako krematxoak, zimurrak murrizteaz gain, begi-poltsak modu eraginkorrean murrizteko balio du.

Bi produktu horiek nezeser dotore baten barruan datoz; hortaz, ezin hobea da oparitzeko. Honen ohiko prezioa 191 eurokoa den arren, 95,5 euroren truke eskuratu ahal izango da BERRIA50 kupoiarekin.

Sibari Republic
Serum Origin eta Anti-Fatigue Eye Contour, Sibari Republic-en produkturik erosienak, Gabonetako nezeser berezian. SIBARI REPUBLIC

Euskal Herrian ekoitzia

Sibari Republic izenak oso exotikoa dirudien arren, guztiz euskalduna da eta i+Med zientzialarien kooperatibaren barruko dermatologia saileko kosmetika marka da. Enpresa horrek Gasteizen ekoizten ditu bere produktu guztiak, konkretuki Arabako Parke Teknologikoan.

Gaur egun, enpresa farmazeutiko honetan 160 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan, eta heren batek doktoretza bat dauka medikuntzari lotutako alorren batean. Zientzialarien talde honek egunero egiten du lan medikuntzako aplikazio berriak sortu eta pazienteen bizitza errazteko. Haien lan onari esker, 6 patente baino gehiago lortu dituzte jada.

Ez ezazue galdu Euskal Herrian sortu, ekoitzi eta ontziratzen diren produktu hauek probatzeko aukera paregabe hau, eta eros itzazue agortu aurretik. www.sibarirepublic.com webgunearen bitartez erosi nahi baduzue, gogoratu BERRIA50 kupoia sartu beharko duzuela erosketa bukatu aurretik, eta dendara joan nahiago baduzue, hona hemen helbideak: Bilboko Rodriguez Arias kaleko 27. zenbakia, eta Gasteizko Dato kaleko 31. zenbakia.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.