EGITARAUA

2023ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Urriaren 19tik 21era bitarte hainbat jarduera egingo dituzte Hernaniko zenbait txokotan.

Urriak 19, osteguna
Hernaniko alkate Xabier Lertxundik emango dio hasiera ekitaldiari, eta egunean zehar hiru mahai inguru izango dituzte udaletxeko areto nagusian: Udalgintzatik burujabetzara, Elkarlan publiko-kooperatibo-herritarra eta Zergatik aldarrikatu burujabetza(k) egungo testuinguruan? izenburupean.

Urriak 20, ostirala
Burujabetzen Etxea eta Kulturarteko Plaza Feminista aurkeztuko dituzte bigarren egunean, eta plaza hartan egingo dituzte eguneko jarduerak. «Burujabetza(k) lurreratuz: nola eragin arlo ezberdinetan?» galderari erantzunak topatzen saiatuko dira lehenik, elikadurari, zaintzari, hezkuntzari eta lanari erreparatuta, eta alor horietako zenbait proiektu aurkeztuko dituzte ondoren. Arratsaldean, berriz, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako, Ehunduko, Euskal Herria Burujabeko eta Bideako kideek euren esperientzien berri emango dute.

Urriak 21, larunbata
Burujabetzen Eguna ospatuko dute azken egunean. Kalejira eta bazkaria egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.