Hitzaldiak
"Adimen artifiziala eta BERRIAren jokabidea"
Eider Goenaga zuzendariordea eta Irene Arrarats euskara taldeko arduraduna

Adimen artifiziala eragina izaten ari da arlo askotan; besteak beste, kazetaritzan. Horregatik, BERRIAk dekalogo batean jaso ditu adimen artifizialari lotutako irizpide deontologikoak.
BERRIAren estilo liburuan txertatu da dekalogo hori, eta hartan laburbildu da nola jokatuko den adimen artifizialari dagokionez, garbi egon dadin nola, noiz eta zertarako erabil daitekeen, eta erabiltzea zilegi denean zer betebehar izango diren ezinbestean.