Ikastaroak

"Ahozko euskara 2025ean"

EHUren udako ikastaroa.

"Ahozko euskara 2025ean"
Gipuzkoa Donostia / Miramar Jauregia
2025eko ekainaren 25a
11:00
Azken urteotan, euskararen ahozko jarduna aztergai duten hainbat lan egin dira euskal dialektologiaren eta soziolinguistikaren esparruetan; eta alde horretatik izan da aurrerapenik hizkuntza mintzatuaren ikerketan. Kontuan izanik euskara estandarrak ia 60 urteko ibilbidea duela, une interesgarria izan daiteke hizkuntzaren aldetik ahozko jardunek nolako bilakaera izan duten ikusteko eta euskara mintzatuaz zer berri daukagun azaltzeko.Uda Ikastaro honetan, bi egoera bizitu dituzten hizkerak hartu nahi ditugu kontuan, bai Hego Euskal Herrian, bai Ipar Euskal Herrian ere: bizitasuna gorde duten hizkerena eta galera jasan duten hizkera zenbaitena (erronkariera, adibidez).HelburuakAhozko hizkuntzari dagozkion ezaugarri nagusiak deskribatzea.Euskalkien eta euskara estandarraren arteko harremanaz eztabaidatzea.Euskara bizitasunez gorde den inguru batzuetako hizkeren lekukotasunak erakustea.Euskalkiaren galera edota hizkuntzarena izan duten eremuetako testigantzak ekartzea.Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorraUnibertsitateko ikasleaIrakasleakProfesionalak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.