Bestelakoak

"Alabortzako mikroekosistema ezagutu"

Bisita gidatua

"Alabortzako mikroekosistema ezagutu"
Gipuzkoa Pasaia / Mater ontzi museoa
2025eko apirilaren 13a
10:00
Gure oinen azpian, egunero zapaltzen dugun harean, mundu sinestezin baina ikusezin bat ezkutatzen da. Imajinatzen dituzu gure ozeanoen orekan funtsezko zeregina duten bizimodu ñimiñoak? Esperientzia honetan, PIE-UPV/EHUko ikertzaileen eskutik, egun batez zientzialari bihurtuko zara eta sorpresaz betetako ekosistema mikroskopikoa aztertuko duzu. STEAM proiektu honek herritar zientzia sustatzen du, gure hondartzetan ezkutatzen den biodibertsitateari eta hau mehatxatzen duten arriskuei buruz sentsibilizatzeko. Ikerketarako tresna errealekin, izaki ia ikusezin hauek identifikatzen ikasiko duzu, eta gure eguneroko ekintzek haien habitat hauskorrari nola eragin diezaioketen ulertuko duzu. Ezagutzatik harago, ikusezina deskubritzeko eta naturarekin ikuspegi berri batetik konektatzeko emozioa biziko duzu. Harea baino ez dirudienak itsas bizitzarako funtsezko ekosistema bat ezkutatzen du. Esperientzia honetan parte hartzen dutenek bakarrik ikus dezakete beren begiekin. Ausartuko al zara aurkitzera? Infomazio gehiago: https://salmentak.mater.eus/eu/jarduera-agenda/
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!