Dantza

"Bach"

Mal Pelo konpainia

"Bach"
Gipuzkoa Donostia / Tabakalera
2024ko abuztuaren 16a
19:30
2024ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barruan.María Muñozek 2004an estreinatu zuen Bach, pieza eszeniko gisa, eta ehun aurkezpen baino gehiago egin ditu hainbat herrialde eta kontinentetan. Maria Muñozek horren transmisioan eta berrinterpretazioan lan egin du Federica Porello italiar interprete eta sortzailearekin. Bach piezaren diskurtsoa gorputzaren eta Bachen musikaren inguruan soilik eraiki da. J.S. Bach-en Ondo tenperatutako klabea obrara hurbilketa horretan interpreteak dantza zuzenean erreproduzitzen diren preludio batzuekin uztarten du isilean dantzatutako fuga batzuen oroitzapenarekin.Oraingo honetan, Federica Porello Tabakalerako Prisma aretoan ariko da Bach piezatik abiatuta.InterpreteakMaría Muñoz sorkuntza eta zuzendaritzaFederica Porello interpretazioaMusika: J.S. Bach, “El clave bien temperado”, Glenn Gould-ek interpretatuaXavi Moreno soinu teknikariaJordi Bover argazkiaCía. Mal Pelo-ren ekoizpenaPrograma“Bach”Federica Porello-k (Cía. Mal Pelo) intepretatutako Site Specific-a 
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.