Dantza
"Dual", "Iraun" eta "After The Drop"
Marcat Dance, A. Elizaran & Neønymus, L. Montes & Mado Dallery
2025eko dFERIA jaialdiaren barne.Hiru dantza pieza labur: Dual, Marcat DanceDual lanean, Marcat Dance konpainiak bidaia emozionala eta sentsoriala egitera gonbidatzen du ikuslea, Javier de la Asunción eta Alesia Sinato dantzarien gorputzak mugimenduaren bitartez elkarrizketa intimoan murgiltzen diren bitartean. Beren lankidetza historia luzea oinarri hartuta, interpreteek gizakiaren dualtasuna aztertzen dute, loturaren edertasuna eta indibidualtasunaren konplexutasuna agertuz. Gorputz amalgama baten gisako loturatik adierazpen pertsonaleneraino, dantzariek esperientzia bisual eta oroitarazle batean murgiltzen dute publikoa. Arriskuak eta espazioaren esplorazioak garrantzi erabakigarria dute ikuskizunaren narratiba emozionalean.2024ko azaroaren 30ean Sevillako Teatro Central antzokian estreinatu zen Afines lanaren bertsio laburra da Dual, espazio ez konbentzionaletarako egokitutakoa. Lanaren protagonistak Mario Bermudez eta Catherine Coury dira.Fitxa artistikoa:Koreografia, zuzendaria: Mario Bermudez GilEntseguen zuzendaria: Catherine CouryDantzariak: Alessia Sinato, Javier de la AsunciónMusika konposizioa: José Pablo PoloDramaturgia: Isabel VázquezJantzien diseinua: Moises NietoArgiztapenaren diseinua: Mamen B. GilEkoizpen exekutiboa: Mamen B. GilBanaketa: Danzas del MundoManagement: Claudia MorganaKomunikazioa: Ángela GentilIraun, Amaia Elizaran & NeønymusIraun Amaia Elizaran dantzariaren eta Neønymus musikariaren dantza garaikideko proiektua da. Bidaia emozional honek gure berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu gorputzaren bidez. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen mugimendu bizi eta espresiboa Neønymusen irudimen handiko proposamenarekin batuko baita.Sorkuntza honek, gainera, inprobisazioari espazioa uzten dio. Horri esker Iraun bakoitza desberdina izango da, berria, eboluzioa izan duena. Pieza denborarekin hobea izango da, mamitsuagoa, xehetasun gehiago dituena. Hori bai, esentzia eta muina mantenduz.2025ean Amaia Elizaran konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du.After The Drop, Lucía Montes & Mado DalleryHondamendiak inguratuta, errutina apatikora bultzatuta eta tentsioak itsututa. Aldaketa beharrak asaldatzen duen begizta sostengaezina.Gorputzak materia moldagarri gisa tratatzen ditu After The Drop lanak. Erreala eta irudizkoa denaren artean kokatuta, sinbolo gorpuzdunek zenbait kontzeptu iradokitzen dituzte: suntsipena eta eraldaketa, zurruna eta moldagarria, aldaketa eta gorabehera.Fitxa artistikoa:Koreografoak eta interpreteak: Lucía Montes, Mado DalleryInterpretazioa, lankidetza koreografikoa: Beatriz de PazMusika: AireJantziak: Carla PaucarIrudia: Rocío Aguirre