Antzerkia
"Elara, bidaia bat izarretara"
Mar Mar konpainia
Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Horregatik Elarak erabaki du haren bila joatea galaxiarik galaxia eta planetarik planeta. Bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian, horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar baditu ere.Fitxa teknikoa:Gidoia: Leire Bilbao, Mar·Mar TeatroZuzendaritza: José C. García, Mar·Mar TeatroZuzendaritza Laguntzailea: Igor IglesiasDramaturgia: Mar·Mar TeatroAntzezleak: Garoa Burgallo, Aritza Rodríguez, Maitane SerranoIraupena: 50 minutuIkuslea: +3 UrteHizkuntza: Euskaraz