Antzerkia

"Esnearen kolorekoa"

Tanttaka konpainia

"Esnearen kolorekoa"
Bizkaia Bilbo / Arriaga antzokia
2023ko abenduaren 3a
19:00
Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten.Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan �marra beltz pila bat� ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri.Nell Leyshon idazle ingeles bikainak pertsonaia bereziz betetako mikrokosmos izugarri bat birsortu du, edertasun tragiko batekin; hori guztia urtaroen eta baserriko lanen erritmoari jarraitzen dion ingurune bukoliko batean. Lanotasun lazgarriz suspertzen da ingurune bukoliko hori, Maryk bere patu berriaren idatzizko lekukotza uzteko egiten duen ahaleginari esker, ezin baitio patuari uko egin.TaldeaEgilea eta egokitzailea:�Nell LeyshonZuzendaria:�Fernando BernuesItzulpena:�Mariano PeyrouAntzezleak:�Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon SoroizEszenografia:�Fernando BernuesJantziak:�Ikerne GimenezArgiztapenaren diseinua:�David BernuesTeknikariak:�Acronica ProduccionesAdministraria:�Maite GorrotxategiProdukzio exekutiboa:�Ane AntonanzasProdukzioa:�Paola EguibarBanaketa:�Portal 71Lankidetza:�Arriaga AntzokiaEstreinaldia Arriaga Antzokian.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.