Ikastaroak

"Europako deportazioa nazien esparruetara"

EHUren udako ikastaroa

"Europako deportazioa nazien esparruetara"
Gipuzkoa Donostia / Miramar jauregia
2025eko uztailaren 14a
09:15
Nazien kontzentrazio-esparruak askatu zirenetik 80 urte bete direla ospatzeko, Euskadin eta Europan antolatutako jardueren eremuan kokatzen da Uda Ikastaro hau.Berrehun hego euskal herritarrek baino gehiagok jasan zuten deportazioaren izugarrikeria Alemania naziko kontzentrazio-esparruetan, 1940 eta 1945 bitartean, aurreko urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Espainiako Errepublikan, demokrazia defendatzeagatik; Europako hamaika agertokitan ere aurre egin zitzaion nazionalsozialismoari. Hala era, biktima horien memoria eta euren esperientzia ezezagunak izan dira euskal gizartearen gehiengoarentzat, eta Europan deportazioa deritzon pasarte hori ez da gure memoria kolektiboaren parte izan.Ikastaroak deportatuen historia jorratzen du. Arlo horretako adituek eta hainbat ikerketa mota azalduko dituzten hurbilekoek eta norbanakoek hartuko dute parte, baita biktimen memoria zaintzen duten erakundeek ere. Jardunaldien diziplina anitzeko izaerari esker, ikastaroan parte hartuko duten ikasleek gaiaren ikuspegi orokorra lortuko dute; hainbat deportaturen bizitzen bidez, beren memoriak berreskuratzeko beharrezko tresna nagusiak ezagutuko dituzte, eta deportazioaren eremuan erreferentzia diren memoria erakundeen berri jasoko dute.Gainera, ikastaroan zehar, Gogora Institutuak beste jarduera osagarri batzuk egingo ditu, hala nola dokumentalen baten proiekzioa eta solasaldia.HelburuakAlemania naziko kontzentrazio-esparruetako deportazioaren errealitate historikoa ulertzea.Kasu zehatzen bidez, deportazioa ikertzeko eta ondoren zabaltzeko jarraibide metodologikoak ezagutzea.Emakumeen kontzentrazio-esparruetako esperientzia aztertzea eta ikusaraztea.Historiaren eta memoriaren arteko harremenari buruz hausnartzea, baita iraganeko krimenen oroitzapenak orainaldiko memoria kolektiboan izan behar duen paperari buruz ere.Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorraUnibertsitateko ikasleaUnibertsitarioak ez diren ikasleak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.