Musika

Euskal Hot Klub

Jazzaldia 2024 - tokiko taldeen lehiaketa

Euskal Hot Klub
Gipuzkoa Donostia / Victoria Eugenia antzokia
2024ko otsailaren 13a
19:30

target="_blank">Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdirako talde lokalen lehiaketa. 


Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik, eta taldeek ekarritakograbazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatuditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldihorien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzatharturik, azkenean 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeakhautatuko ditu.


 


Eric Lecordier (gitarra), Iñigo Zubizarreta (gitarra), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Txomin Duhalde (perkusioa)


Euskal Hot Kluben inspirazio iturria Django Renihardtek bere ijito estilo bereziarekin Jazzaren mundua irauli zuen hogeita hamarreko hamarkadako Parisko kale zalapartatsuak dira. Hortik abiatuta, taldeak mugak gainditu eta euskal musikaren kultura integratzen du, dimentsio berri bat gehituta.


Txominek, perkusioan, euskal rockaren dinamismoa ekartzen du; Aritzek, kontrabaxuan, tradizio joriarekin uztartzen du taldea, eta azkenik, Iñigok eta Ericek, gitarran, zubiak eraikitzen dituzte estilo desberdinak lotzeko, rocka, euskal kantu tradizionalak eta Djangoren musika bat eginez.


Ijito Jazzaren eta euskal tradizioaren arteko fusioa lantzen dute, estiloak eta garaiak nahastuz eta ausardia modernoaren eta nostalgiaren artean bideak urratuz. Hala, sormena eta autentikotasuna da horren guztiaren emaitza.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.