Hitzaldiak
"Euskararen sozializazioa eta transmisioa"
Eta Kitto taldeak antolatutako mintegia
Martxoaren 25ean Eibarren egingo den Euskararen Sozializazioa eta Transmisioa Mintegian izena emateko epea zabalik dago. Aurtengoa 15. edizioa izango da eta, oraingoan ere, punta-puntako hizlariak izango dituzte euskalgintzan lan egiteko motibazioaz, adimen artifizialaz, hizkuntza irizpideetaz, kirolaz eta kulturaz jarduteko."Euskararen Sozializazioa eta Transmisioa" mintegia: egitaraua (jpg)