Antzerkia
"Exquisito"
Els Marquesets
2025eko dFERIA jaialdiaren barne.Victor, chef prestigiotsu bat, kritikari gastronomiko batek bisitatzen du bere jatetxean. Afarian, biek sukaldaritzaren artearen garrantziari eta luxuarekin eta esklusibotasunarekin duen harremanari buruzko gogoetak partekatzen dituzte. Bat-batean, kritikariak bere bisitaren benetako arrazoia azaltzen dio: giza haragiaren dastaketa bat antolatu nahi du mokofin anonimoen talde batentzat. Aurrekaririk gabeko proposamen zital horrek chefaren bizitza aldatuko du, baita, zeharka, bere anaiordearena eta bikotearena ere. Kartak mahaiaren gainean daude, eta dilema zerbitzatuta dago.Exquisito obra izugarri probokatzailea da, moraltasunaren mugak aztertzen dituena. Thriller ukituak dituen tragedia garaikidea da, eta kasta boteretsuen pribilegioez, bakoitzak bere integritateari jartzen dion prezioaz, gizartean mailaz igotzea posible dela sinetsarazten diguten proposamen faltsuez eta gizarte izugarri bidegabe batean gure pribilegioak aldarrikatzen jarraitzeko geure burua zuritzen eta gotortzen dugun moduaz hitz egiten digu.Informazio gehiago: Els MarquesetsFitxa artistikoa:Egilea: Rubèn Montañá, Toni SansZuzendaritza: Toni SansAntzezleak: Marta Rosell, Montse Amat, Rubèn Montañá, Toni SansArgiztapenaren diseinua: Cesc Colomina, Sílvia Valls BatallaSoinu-espazioa: Martí GuerreroEszenografia: Cesc Colomina, Els MarquesetsFigurinismoa: Els MarquesetsIle-apainketa, makillajea: Raúl HerreraDiseinu grafikoa: Rubèn MontañáArgazkiak: David Ruano (estudioa), Laula Guerrero (eszena)Bideoa: Joan RiedwegProdukzio laguntzailea: Alexandra GonzálezEkoizpena: Els MarquesetsLaguntzaileak: Badalona Cultura, Ateneu El PobletEsker onak: La Cubana, Jordi Milan, Núria García Amat, Josep Maria Sans, Teatre Tantarantana