Antzerkia

"Ez naiz inoiz Dublinen egon"

Tentazioa produkzioak

"Ez naiz inoiz Dublinen egon"
Nafarroa Iru�ea / Gaiarre antzokia
2024ko apirilaren 5a
20:00
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.Egilea: Markos GoikoleaZuzendaritza: Mireia GabilondoAntzezleak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber GarmendiaEszenografia: Fernando BernuesJantziak: Ana TurrillasArgiztapenaren diseinua: David Bernues
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.