Antzerkia

"Festen"

Arriaga antzokiaren konpainia

"Festen"
Araba Gasteiz / Principal Antzokia
2024ko maiatzaren 15a
19:30
19:30 Teatro Principal Antzokia Helduak. Ikuskizun honek sexu eszena esplizituak ditu. Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat. Euskara Festen oso proiektu berezia da, eMaría Goiricelayak zuzenduta. Goiricelaya bera arduratu da, Lucía Astigarragarekin batera, Festen film ikonikoaren moldaketa egiteaz, zeinarekin Thomas Vinterbergek zinema irauli baitzuen 1998an, Dogma 95 izeneko mugimenduan parte hartuz. Festenek ikusleak iltzatuta utzi zituen, hipokrisiz, intzestuz eta sexu-abusuz jositako familia-istorio kezkagarri, basati eta izugarri honekin. Filmaren kalitate handia zela eta, hainbat sari jaso zituen, tartean 1998ko Cannesko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria. Arriaga Antzokiak ekoitzitako muntaia hau film haren moldaketa bat da, goi-klaseko harreman sozialetan eta familietan nagusi den hipokrisiari buruz hitz egiten diguna, gure kontzientziari kolpe bat ematen diona. Sarbide mota Sarr" href="https://principalantzokia.janto.es/eu/espectaculo/festen/24PRI15" rak Abonamenduen salmenta martxoaren 14tik 17ra Abonamendu irekiaren salmenta martxoaren 19an eta20ean Sarreren hasierako salmenta martxoaren 21ean 10:00etan Informazio gehiago Artistak: Egoitz Sánchez, Mikel Martinez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore González, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti, Loli Astoreka, Aiala Mariño Jauregui Konpainia: Arriaga Antzokia Testua: Thomas Vinterberg. Egokitzapena: Lucía Astigarraga, María Goiricelaya. Zuzendaritza: María Goiricelaya. Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti. Haurra: Aiala Mariño Jauregui Eszenografia: José Luis Raymond Argiztapena: David Alcorta Jantziak: Azegiñe Urigoitia. Musika: Ibon Belandia
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.