Antzerkia

"Heriotzak Eduardo du izena"

Formol laborategia eta Susa argitaletxea

"Heriotzak Eduardo du izena"
Gipuzkoa Donostia / Ernest Lluch kultur etxea
2025eko martxoaren 18a
19:00
Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitaldia aurkeztuko dute. Munduko Poesia Kaierak poesia liburu bildumak 10 urte bete dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina Formolekoek lana serio hartu dute…Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartzen dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratu eta publikoaren eta eszenatokiaren arteko ohiko hesiak ezabatzen dituena. Mundu Poesia Kaierak jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa, isiltasuna eta kantua eta antzeko dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaila) bat marraztuko da oholtzan, bideojoko batean bezala.
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!