Musika

Janus Lester

Janus Lester
Nafarroa Iru�ea / Zentral Kafe Antzokia
2024ko maiatzaren 15a
22:00
Musika Bulegoak Janus Lester aurkeztuko du kontzertuan, maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan ezagutzera emango diren Musika Bulegoa sarien zortzigarren edizioa dela eta.Ekimen honen helburua Euskal Herrian sortutako musikari balioa ematea eta 11 artista edo musika taldek euskal kulturari egindako ekarpena aitortzea da.Sari banaketa honi amaiera emateko, Janus Lesterrek kontzertua eskainiko du, eta artista gonbidatu batzuek ere parte hartuko dute.Jokin Pinatxok pentsalari librearen profila biltzen du: sortzailea, dibertigarria, anbizio handikoa arlo artistikoan, lasaia eta atsegina arlo pertsonalean. Beratik dator (Euskal Herrian metro karratuko musikari gehien dituen herria), ahots ezohiko, berezi, erritmo sinkopatudun, arima beltz, elektroniko edo funka eskutartean ekarrita, 80ko edo 90eko hamarkadako dantzaren oinordekoak, baina moldaketa guztiz original eta garaikideak aurkeztuz.Janus Lester talde ikusgarria da. Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitze (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Ane Bastida (baxua) eta Javier Echarri-k (gitarra) osatzen dute Jokin ingurantzen duen banda.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.