Hitzaldiak

Literatur solasaldia: "Faith"

Edu Zabalak gidatutako saioa

Literatur solasaldia: "Faith"
Gipuzkoa Donostia / Ikasbide kultur elkartea
2025eko urtarrilaren 13a
19:00
Literatur sosaldia Edu Zabalaren gidaritzapean.Hilabete honetan Lander Garro idazlearen Faith liburuari buruz arituko dira.Sinopsia:Xabi Ugarte Bartzelonara doa, argazkilaritza ikasteko aitzakiaz Euskal Herriko errepresio-girotik aldentzeko asmoz (edo alderantziz). Ohe baten bila hasi beharko du, lagunen eta ezagunen etxeetan; hiri handiko kale eta txokoetara moldatzen joango da, Bartzelona bertako jendea nahiz han egokitutako euskaldunak ezagutzen, zinema-eskolan izena eman eta arlo horretan lehen pausoak ematen...Bere familiak nozituriko zapalkuntzaren motxilak bizkar gainean jarraitzen du, ordea, bai Ugarteren gogoeta eta oroitzapenetan, bai poliziaren eguneroko jardueran ere: Xabiren anaia eta arreba ihes eginda daude, edozein unetan atxilotu ditzakete, eta bere inguruan ere txakurren itzal eta usain nahasezina sumatzen du. 
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!