Hitzaldiak

"Mendiaren ingerari elkarrekin forma emateko mahai ingurua"

Malen Osa, Mattin Iñiguez, Kontxi Franco eta Iñaki Antiguedad

"Mendiaren ingerari elkarrekin forma emateko mahai ingurua"
Gipuzkoa Tolosa / Kultur etxea
2025eko urriaren 30a
19:00
Malen Osa Ansa mendi korrikalari eta eskiatzailea mendiaz abiada bizian gozatzearen plazeraz arituko da; Kontxi Franco Montes Solidarios elkarteko kideak aniztasun funtzionala dutenak mendira nola hurbiltzen diren azalduko du. Oinez, korrika, Joellet aulkian, eskiatuz... ugariak dira mendiaz gozatzeko moduak. Eta badira hegan gozatzen dutenak ere. Mattin Iñiguez Ormazabal parapentelaria lainoen artean ibiltzearen gozamenaz eta Red Bull X-Alps erronkako bizipenaz ariko da. Gainazalean edota airean ez ezik, mendiaren erraietan ere barneratuko gara Iñaki Antiguedad Auzmendi hidrogeologoaren eskutik, kontserbazioaren ikuspegitik eta modu sosegatuago batean. Truke bat izango da, nor beretik arituko da, baina besteena ulertzeko ahaleginean. Mendia zaintzea, maitatzea, naturarekiko harremanaren premia, lehia eta ez lehia, mendian (ere) azken urteotan gertatzen ari den bilakaera, klima aldaketa... mendiak dituen adina ertz izango dira hizketagai, Tolosan. Lau erpin, gozatzeko lau modu, lau ikuspegi, solasaldi bakarrean.
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.