Antzerkia
"Mi deuda"
Hika teatroa
2025eko dFERIA jaialdiaren barne.Rosa eta Jon bikote dira aspalditik. Gaur, Rosa aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin hitz egin du eta ulertu dio Jonek beraiekin bizitzera gonbidatu duela. Rosak kargu hartu dio Joni. Bien bitartean, Jon gorbata koadroduna bilatzen itsututa dago. Are gehiago, Rosari eskatu dio pijama kentzeko eta soineko loreduna janzteko. Joan beharra daukate, baina ematen du ezer ez dagoela bere lekuan. Etxea hankaz gora edukitzeaz gain, badirudi bizitza dela nahaspilatu zaiena. Lorek normaltasunera itzultzeko borrokatzen du, baina sentitzen du lurpean hondoratzen dela eta laguntzeko prest duen esku bakarra amarena dela. Lorek, orduan, lurpean bizitzea erabakitzen du, azal lodiko sator bihurtuta.Informazio gehiago: Hika TeatroaFitxa artistikoa:Egilea, zuzendaria: Agurtzane IntxaurragaGaztelaniazko itzulpena: Agurtzane IntxaurragaAntzezleak: Vito Rogado/Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi BarandiaranZuzendari laguntzailea: Miren GojenolaEspazio eszenikoaren diseinua: Agurtzane IntxaurragaJantzien diseinua: Xabi Mujika, Ikerne GiménezKanpoko begirada (jantziak eta eszenografia): Ikerne GiménezSoinu diseinua: Haritz Lete, Agurtzane IntxaurragaArgien diseinua: Xabier LozanoDiseinu grafikoa: Santos BregañaEszenografiaren errealizazioa: Raúl ArraizaJantziak konpontzea: Nati Ortiz de Zarate, Inma Gómez, KKUMGrabaketa estudioa: Lera estudioaPromo bideoak: Ugaitz Albisu, Acrónica ProduccionesArgazkiak: Asier Corera, Renata L. EtanowskiArduradun teknikoa: David BernuésTalde teknikoa: Acrónica produccionesAdministrazioa: Asun EtxeberriaKomunikazioa, banaketa: Nagore MartinezEkoizpen exekutiboa: Hika Teatroa