Ikastaroak
"Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera"
EHUren udako ikastaroa
Idaztea betidanik gustatu bazaizu inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu…Orduan, bai: agian hemen duzu zure aukera.HelburuakLiteratur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa eta denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa…Irakurri hobeto idazteko / idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi: hodi komunikatzaileak.Idaztea plazeretik lantzea, hainbat bideren bidez:literatura eta umoreaautodeskribapenerako idazketaNIaren literatura: identitatea eta autobiografiahaurtzaroa eta oroimena sorburuNarrazio laburra lantzeaJarduera nori zuzendutaPubliko orokorraUnibertsitateko ikasleaUnibertsitarioak ez diren ikasleak