Dantza

"OTS"

Haatik dantza konpainia

"OTS"
Gipuzkoa Donostia / Gazteszena
2025eko martxoaren 20a
11:15
2025eko dFERIA jaialdiaren barne.Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.Informazio gehiago: Haatik DantzaFitxa artistikoa:Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre AranburuKoreografia: Jone San Martín, HaatikSoinu espazioa: Manu GaigneDantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore ZabalaEszenografia: Ikerne GiménezJantzitegia: Ramón GarcíaArgiztapen diseinua: Arantza HerediaIrudia eta komunikazioa: Iurre AranburuArgiztapen teknikaria: Anartz BeobideZerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.