Musika

Ruper Ordorika

Ruper Ordorika
Nafarroa Artzibar / Hiriberriko plaza
2024ko ekainaren 15a
20:00
Ruper Ordorikak bere ibilbide oparoko kantuak aurkeztuko ditu. Ez da erraza Ordorika laburrean definitzea; bere konposizioek halako edertasun bitxia lortzen dute hitzen eta doinuen bilaketa sakonari esker.Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, bere ezaugarrien artean: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun handiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean.Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.