Musika

Ruper Ordorika

Ruper Ordorika
Gipuzkoa Usurbil / Sutegi aretoa
2025eko maiatzaren 9a
19:30
40 urte baino gehiagoko musika ibilbidearekin eta hogei diskotik gora plazaratu ondoren, Ruper Ordorika (Oñati, 1956) Bakarka bira berriaren baitan helduko da gurera Bakarka bi lana aurkezteko. Emanaldia formatu minimalistan egingo du, bakarka, gitarraren eta ahotsaren laguntzaz bakarrik, kantuaren esentzia bilatuz. Ordorikaren lehen bakarkako albumean bildutako bere ibilbideko kanturik ezagunenak interpretatuko ditu zuzenean, hala nola bere azken laneko abestiak, besteak beste, Erruduna, Zaindu maite duzun hori edo Zaldiak negarrez.  
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!