Ikus-entzunezkoak

"San Pedro elizaren bisita gidatua"

"San Pedro elizaren bisita gidatua"
Gipuzkoa Bergara / Laboratorium museoa
2026ko abuztuaren 29a
11:00
Laboratorium Museoak jakinarazten du:Ariznoako San Pedro elizak isiltasun sakon eta dotore bat gordetzen du bere baitan. Han, Juan de Mesaren eskutik sortutako Hilzoriko Kristoa zurezko eskulturak bihotza taupaka jartzen du, artearen eta gizakiaren emozioaren indarraz. Bisita honetan, barrokoko maisulan hau gertutik ikusiko dugu, eta horrez gain, elizak mendez mende pilatu duen ondare artistiko eta espiritual aberatsa ezagutuko dugu. Gure historia kolektiboaren isilpeko oihartzuna da: eraiki dugun ondare bizia. OHARRAK:- Izena ematea beharrezkoa (plaza mugatuak)- Erreserba egiten duen lehengo pertsonak bisitaren hizkuntza aukeratzen du.INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK: 943769003
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA