Dantza

"Todo este ruido", "Trïade" eta "Seu aquí"

Qabalum, Colectivo Glovo eta Colectivo Banquet

"Todo este ruido", "Trïade" eta "Seu aquí"
Gipuzkoa Donostia / Tabakalera
2025eko martxoaren 20a
13:00
2025eko dFERIA jaialdiaren barne.Hiru dantza pieza labur: Todo este ruido, QabalumTodo este ruido bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da, zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak dituena iturri, baina ez bakarrik: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak ere lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezagun hori. Oro har, gizakiaren jatorria, mundu honetara nola iritsi garen, etorkizunean zer etorriko den, arakatzen du obrak.Azken batean, balizko etorkizun bat marrazten duen poema dantzatua da, denboran zeharreko bidaia planteatzen duen itxaropen kantu bat.Fitxa artistikoa:Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía BurgueteDantzariak: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano [dron] Laguntza teknikoa: Liberam TechnologiesJatorrizko musika: VV.AA., composición de Diego PazóJantzi konponketak: Eva María GonzálezArgazkiak: Ioar Labat, Bárbara Fernández, David MendizábalBideoa: Bárbara Fernández, David MendizábalDosierra eta jatorrizko testua: Diego PazóAholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Jon López, Martxel RodríguezBanaketa: Patty HinchadoEskerrak: Centro de Danza de Zaragoza, Festival Pies Para Qué Los Quiero, Festival Cuerpo Romo, Sortutakoak - Dantzagunea, DNA 2024 - Gobierno de Navarra, Dantzalabea - Teatro Barakaldo, Universidad San Jorge, Harrobi Gaztelekua & CRJ Baragazte.Trïade, Colectivo GlovoJainkoak hiltzat eman zituen eta zenbait emakumeri sinbolo zaharrez ahalduntzea ahalbidetu zien gizarte bat izan zen behin. Emaitza kode independente eta positroniko bat izan zen, barrean, algaran, konplizitatean eta hizkuntza propioetan oinarritutakoa.Trïade lanaren abiapuntua elkartzeko, batzeko eta dantza egiteko beharra da, zaintzatik eta entzutetik abiatutakoa, non eta emakumeen genealogia bat, ordena sinboliko pertsonal eta independente bat emango duen emakumeen espazio batean, inspiraziotzat ilargiaren triadak planteatzen duen betiereko itzulera hartuta: bizitza, heriotza eta birsortzea. Espazio ez konbentzionalerako formatu laburreko pieza bat da, eta erritual izaera nabarmena dauka, bai eta arbasoak eta sustraiak gurtzekoa ere.Seu aquí, Colectivo BanquetMugimenduaren poetika ardatz, topaketa, diziplina, manipulazioa, espazio bat lortzeko bizi borroka eta lankidetzaren bilaketa bezalako kontzeptuak jorratzen dira, zertarako eta balizko komunitate bat sortzeko.Seu aquí metodologia partekatu eta ekitatibo baten sormenezko emaitza da, abiapuntu komun batetik sorkuntzara hurbiltzeko modu bat, protagonistak artista gazte gisa proiektatzea helburu hartuta.Fitxa artistikoa:Jatorrizko ideia: Colectivo BanquetKoreografia, dantzariak: Javier de La Asunción, Ana F. Melero, Laura García Carrasco, Daniel Rodríguez Cover, Aurora CostanzaKanpo begirada, soinu espazioa: Mauricio Pérez FayosCentro Cultural Eduardo Úrculo, Centro Coreográfico María Pagés eta La Nave del Duenderen laguntzarekin. 
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.