Ikus-entzunezkoak

"Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan"

"Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan"
Bizkaia Bilbo / Arriaga antzokia
2025eko martxoaren 13a
18:15
Loraldia 2025 jaialdiaren barruan.Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da Lorazaina izatea eta Xiberoa Kantuz Loraturik ikusteko sarrera aldez aurretik erostea.Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi. Xiberoa Kantuz Loraturik ikuskizuneko protagonistek ongi dakite iraganaren ondarea lanabes izan eta belaunaldien arteko zubiak eraikitzea zer den. Emanaldi horren sormen prozesuari eskainitako begirada eta herrialde baten emozioen lekukotza da dokumental hau.Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinegileek sinatzen dute lan hau eta ikuskariaren sormen prozesuarekin batera grabatu zen.
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.