Bestelakoak

"Zein doinu du Astigarragak?"

Alaia Martin eta Olatz Salvador. Musika, literatura eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna

"Zein doinu du Astigarragak?"
Gipuzkoa Astigarraga / Nabarra Oñatz kalea
2026ko irailaren 26a
19:00
Musika + Literatura + Antzerkia = 1:1Geruzaz geruza gorputzetan pilatzen zaigun erruduntasunaz ari da 1:1 eskala. Erruduntasunari ihes egiteaz, erruduntasunaren atzetik korrika egiteaz, erruak erruteaz etengabe, gure kulturaren errutinaz.(Denon baina batez ere) Emakumeen* bizitzetan behin eta berriz errepikatzen den sentipena da kulpa; kanporatzeak lotsa ematen duenez, -akastun egiten gaituenez- barruan sedimentatzen dena, dena estali arte.Olatz Salvadorrek eta Alaia Martinek ihesbide bat bilatu dute musikan eta hitzetan eta bere neurrira ekarri nahi dute errua, erlatibizatu eta eraldatu, onarpenaren pozera eta arintasunaren eskubidera itzultzeko. Paralisitik ateratzeko, ardurara.Sarrera librea aretoa bete arte.
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA