AMIANTOAREN BIKTIMA BATEN KALTE-ORDAINA
Asviamiek jakinarazi duenez, Atusa enpresak 121.900 euro ordaindu beharko dizkio 2014. urtean amiantoaren eraginez hildako langile baten alargunari. Epaiak frogatutzat jo duenez, Atusak bazekien amiantoa kutsagarria zela, baina ez zuen neurririk hartu fundizioaren mantentze lanetan aritzen ziren langileak babesteko. Epaiketan, Atusak esan zuen hildakoa erretzailea zela eta tartean behin soilik lan egin zuela amiantoarekin.
121.900
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu