Alemaniako energia konpainia handienak, E.On-ek 1.576 milioi euroko galerak izan ditu bigarren hiruhilekoan —iaz 1.633 milioi irabazi zituen—. Tarte horretan ikusitako zailtasunek iraun egingo dutela dio, eta langileen %13 kaleratzea aztertzen ari dela aitortu du. Hau da, 11.000 lagun bota ditzake 2015. urtea bitartean, gehienak administrazio sailean.
Fukushimako ezbeharraren ondoren, hurrengo hamar urteetan herrialdeko hamazazpi zentral nuklearrak ixtea erabaki du Alemaniako Gobernuak. Horietatik bost E.Onek berak bakarrik kudeatzen du, eta beste sei konpainia gehiagorekin batera.
Energia politika berria nahiz egoera ekonomiko «erabat zaila» ikusita, kostuak nabarmen murriztu behar dela esan du E.Onek. Guztira 85.000 langile ditu gaur egun, Alemanian gehienak baina baita Europako eta Ipar Amerikako herrialdeetan ere.
1.576 milioi galdu ostean, E.On-ek 11.000 langile kaleratu nahi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu