Petronor

178 milioi euroko irabaziak, eta bere historiako ekoizpen handiena izan ditu Petronorrek 2017an

2016an izandako irabaziak baino %19,8 apalagoak izan dira iazkoak. Petrolioaren gorabeherek eragina izan dute emaitza horretan

Petronorren findegia Muskizen. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko martxoaren 21a
14:10
Entzun

Petronorrek 178 milioi euroko irabaziak izan zituen 2017an, urte bete lehenago baino %19,8 irabazi txikiagoekin. “Petrolio findugabearen prezioa aldakorra da, eta horrek eragina izan du irabazien zenbatekoan”. Emiliano Lopez Atxurra findegiko presidenteak horrela arrazoitu du irabazi txikiagoak edukitzea. Hala ere, irabazi txikiagoak izan arren, inoizko ekoizpen handiena izan du Petronorrek: 10.959 milioi tona. Eta hori findegia iaz bi hilabete eta erdiz itxita egon zela egokitze lanak egiteko. Ekoizpen horrek 5.432 milioi euroko negozio zifra eragin zuen. Datu horiek eskutan, Lopez Atxurrak urte on bezala definitu du 2017a, are gehiago geldialdiak eragindako gorabeherak kontuan hartzen badira.

Petronorrek izandako irabazi eta ekoizpen datu horien bueltan eman ditu presidenteak Bizkaiko Ogasunari ordaindutako zergen zenbatekoa: 745 milioi euro. Bilboko Portuko trafikoan ere zeresan handia du Petronorrek eragindako trafikoak, portu agintaritzaren %45,3.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.