1.800 langile Frantziako adarrean

Fagor Etxetresnen Frantziako adarrak zazpi lantoki ditu.

Iker Aranburu.
2014ko apirilaren 11
11:53
Entzun

Horrela banatzen dira FagorBrandtek Frantzian dituen langileak:

Orleans: FagorBrandtek Frantziako lantegirik nagusiena Orleans hiritik hurbil dago, Saint Jean de la Ruelle herrian (Loiret departamendua, Centre eskualdea). 523 langile ditu, eta labeak, kanpaiak eta sukaldeak egiten ditu. Cevitalek erosi nahi du.

Vendome: Loir et Cher  departamenduan, Centre eskualdean. 221 langile ditu eta nagusiki sukalderako kanpaiak, egiten zituen. Cevitalek erosi nahi du.

La Roche sur Yon: Vendee departamenduko hiriburua da, Pays de la Loire eskualdean. Arropa eta ontzi garbigailuak eta lehorgailuak egiteko lantegia, 339 langilerekin. S20 enpresak eskaintza egin du lantegia erosteko. 2015era arte eutsiko lieke etxekotresnei, baina geroago osagaiak egiteko bermoldatuko luke, motor elektrikoak esaterako. 170 langileri eustea proposatu du S20k, horietatik erdia kontratu mugagabeekin.

Aizenay: Vendeen dago, eta 106 langile zituen itxi zutenean. Mikrouhin labeak egiten zituen nagusiki.  Variance Technologie enpresak erosi nahi du, eta 53 lanposturi eutsiko diela esan du.

Lyon: FagorBrandtek lantegia zuen Rhone Alpes eskualdeko hiriburuan, baina saldu egin zuen duela urte batzuk SITL enpresari, eta ibilgailu elektrikoak egiten hasi ziren. Hala ere, bere 40 langile ari ziren han lanean 2015era arte, garbigailuak egiten.

Rueil-Malmaison:  Fagor Brandten egoitza nagusia Hauts de Seine departamenduko hiri horretan dago, Ile de France eskualdean. 342 langile ditu, eta Cevitalek eskuratu nahi du.

Cergy-Pontoise: Paris inguruan ere, Val d'Oise departamenduan. Han du FagorBrandtek bere konponketa tailerra, 235 langilerekin.  Cevitalek eskaintza egin du hura erosteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.