BURTSA

2001eko Durangoko Azoka

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2004ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
2001eko Durangoko Azoka bezain urruti begiratu behar dugu, Bilbao-2000 atzoko mailan ikusi ahal izateko. Igoera handia izan zuten atzo euroak eta gure indizeek. Ez horrenbeste AEBetako inflazioagatik: energiaren garestitzea jasotzen ari da jada KPI, nahiz azpiko inflazioak apal jokatu. Burtsako erraldoi berriarekin zerikusia duen berriak gehiago eragingo zuen: Auna eta Ono bategin, Edurnezuriri (+%2,42) lehia-edo egiteko moduko zerbait sortu eta modu onean saltzekotan da Santander (+%2,58). Europan emaitzarik onena izan zuten gure indizeek, Nasdaqek ere animatuta. Salerosketa 2.353 milioiren bueltakoa izan zen eta %2na pasa irabazi zuten bai Arcelorrek, bai BBVA eta Endesa blue chip-ek ere. Eraikuntza berririk ez zegoeneko bizio zaharrak diren edo ez, denborak soilik esango du. Baina atzo, Sogecable (-%0,63) soilik jaitsi zen. Eta euroa, azokan, garesti.

-Gas natural (+%0,82) eta Repsol-YPF energia enpresek (+%1,28) bategite zurrumurruak isildu arren, 1.628 milioi euro bideratuko dituzte Argeliako gas natural egitasmo baterako, lehen aldiz, elkarlanean.

-K-Mart eta Sears banaketa taldeek bategitea erabaki dute. Munduko hirugarren banatzailerik handiena sortuko da hortik. Lehiak eta kontsumitzaileek irabaziko duten, ikusikizun dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.