Joan den astean, Hernaniko (Gipuzkoa) Talleres Leorpe enpresako langile bat hil zen xafla batek jota Mungian (Bizkaia), Tecnicas Hidraulicasen. Hori dela eta, protesta egingo dute gaur: 24 orduko grebara deitu du Mungiako enpresa horretako langile batzordeak.
Beste behargin bat ere hil zen iragan astean. Zierbenan (Bizkaia), Toro y Betolaza enpresako langile batek, 34 urtekoak, ebaki handia egin zuen besoan, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Bertan hil zen.
Bi horiekin, 47 dira aurten lanean edo lanerako bidean hildako beharginak; iaz adina epe honetan.