Lan istripuak
58 urteko langile bat hil da Arrasaten, hondeaketa makina batek azpian hartuta
Arrasaten (Gipuzkoa) pabilioi batzuen eraikuntzan lanean ari zen 58 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean, hondeatzeko makina batek azpian hartuta. Goizeko bederatziak aldera gertatu da lan istripua, Arrasatetik Aramaiorako bidean eraikitzen ari diren industria pabilio batzuetan. ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar goizean, hamaiketan, ezbeharra gertatu den lekuan, heriotza hori salatzeko.
Galdeano enpresa ari da Arrasate eta Aramaio bitarteko pabilio horiek eraikitzen, baina hildako langilea, 58 urteko J.H.R., Hierro y Encofrados enpresako langilea zen. Halaber, behargina azpian hartu duen hondeatzeko makina PKL S.L. enpresakoa zela jakinarazi du LAB sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu