Amantoa

Absestosiak jota hildako langile ohi baten familiak 145.000 euro eskatu dizkio CAFi 

EAEko Auzitegi Nagusiak kalte ordainak ordaintzera behartu du enpresa, garai hartan ez zegoelako amiantoaren aurkako babes neurririk

Amiantoak kalteturikoen senideek antolaturiko elkarretaratzea. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko uztailaren 2a
12:59
Entzun

CAFeko langile ohi baten familiak 145.726 euroko kalte ordaina eskatu dio enpresari tren fabrikan eginiko urteen eraginez garaturiko absestosis gaitzarengatik. EAEko Auzitegi Nagusiko lan arloko salak, familiaren helegiteari erantzunez, lan gaixotasuna izan zela ebatzi zuen 2019ko urrian, eta kalte ordain bat agindu zuen, enpresan garai hartan ez zegoelako amiantoaren aurkako babes neurririk. Orain ikusteke dago Donostiako epaitegiak zer erantzuten dion kalte ordainaren eskaerari. ASVIAME amiantoak kalteturiko langileen plataforma ari da eskaera babesten, eta elkarretaratzera deitu astelehenerako epaitegiaren aurrean (12:00etan).

CAFeko langile ohiak 1957 eta 1969 urteen artean egin zuen lan Beasaingo plantan (Gipuzkoa). 2017an diagnostikatu zioten absestosia, eta iaz hil zen. Ondoren Gizarte Segurantzak lan gaixotasunak eragindako heriotzari dagokion kalte ordaina onartu zion alargunari. Ordurako, baina, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzia zuen gaitzaren jatorria profesionala zela. ASVIAMEren arabera, langile ohiak CAFen zuen postuan amianto asko erabiltzen zen. Amiantoa bagoiak isolatzeko erabiltzen zen, eta haren fibrak solte ibiltzen ziren lantokian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.