Hona hemen Euskal Herrian ekoiztutako aplikazio batzuk:
Industria. Immersiak biki digitalak sortzeko tresnak diseinatzen ditu, industriarako bereziki. Aktibo fisiko errealen, produktu edo makinen, prozesuen eta lan espazioen erreplikak egiten dituzte, horien funtzionamendua simulatzeko. Produktu baten portaera aztertzeko erabiltzen dira, ondoren soluzioak produktu errealera egokitzeko.
Energia. Enpresa ugari ari dira lanean energia sektorean. Horietako bat da BACM Basque Center for Applied Mathematics. Etengabeko ikaskuntzan oinarritutako adimen artifizialeko tresnak sortzen dituzte energia kontsumoak aurreikusteko.
Merkataritza. LIS Data Solutionsen, adimen artifizialeko algoritmoen bidez salmenta eskaerak aurreikusteko gai diren tresnak sortzen dituzte; besteak beste, biltegietan geldirik dauden stockak murrizteko.
Giza baliabideak. Worldpats enpresan giza baliabideetan erabiltzeko aplikazioak sortzen dituzte.Elkarrizketa agenteak sortzen ari dira langileei eta bezeroei arreta emateko egunean 24 orduz eta astean zazpi egunez.
Logistika. Logistikaren sektorerako produktuak lantzen dituzte Versia Procesos Operativosen; tresna horien bidez, garraio ibilbideak optimizatzen dituzte, kostu finkoak murrizteko eta stockak eta hornikuntzak kontrolatzeko.
Osasuna. Vicomtechek bularreko minbizia diagnostikatzeko tresna bat sortu du, Cadia izenekoa. Anatomia patologikoko irudiak aztertzen ditu adimen artifiziala erabiliz, eta horren bidez, besteak beste, gaixotasuna diagnostikatzeko denbora laburtzea lortzen da. Gainera, anatomia patologikoko datu-irudiak biltzen dituen datu banku bat sortu du.
ADIBIDEAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu