LAN GATAZKA

Ados jarri dira patronala eta zamaketariak

Sindikatuek bertan behera utzi dituzte datorren asterako deitutako lanuzteak.

Zamaketariak protestan Bilboko portuan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 29a
07:32
Entzun

Espainiako Kongresuak maiatzaren 17an onartu zuen zamaketaren liberalizazio dekretua, otsaileko lehen saioan kale egin ondoren. Aurretik zetorren lan gatazka konpondu ez, baina gaiztotu egin zuen horrek, dekretuak ez zuelako jaso enpleguen subrogazioa, sindikatuek eskatzen duten moduan.

Gaur batzartu dira sindikatuak, Cetm Itsasoko Langileen Espainiako Estatuko Koordinadora buru zutela, eta Anesco patronala. Hitzartutakoak langileen subrogazioa bermatzen duela-eta, sindikatuek bertan behera utzi dituzte greba deialdiak. Ostiralerako eta datorren asteko astelehen, astearte, ostegun eta ostiralerako zeuden deituta lan etenaldiak.

Antolin Goya Cetm-eko ordezkariak azaldu du patronalak lanpostu guztiak bermatzeko konpromisoa adierazi duela eta bi aldeak engaiatu direla hitzarmen kolektiboa indarrean dagoen araudira egokitzeko negoziazioak "egonkortasun eta normaltasun giroan" abiatzea.

Bilboko eta Pasaiako portuetan 550 zamaketari daude lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.